Ongi etorri
Ongi etorri Muriska Etxeko ostatu ganbararen webgunerat.
Christine eta Hervék ongi etorria eginen dizuete Urruñako hiri erdian kokatua den gaurko etxe batean.
Itsasoa eta mendia 10 minutura autoz.
Logela hau bi pertsonentzat da. Posible da gosaria gu bertan izan gabe gozatzea. Ezin inon ere erre etxean eta abereak ez ditugu onartzen.
Logela
Gure baxu gela argi eta lasaia da, urdin, xuri eta grisa tonoek apaindua.
Baratzerat ateratze libro bat dat eta kanpoan, mahain bat zure etortzea zain dago, egarri bat hartzeko, irakurtzeko edo zuen biharramuneko ibilbidea antolatzeko.
Garbitegi eta dutxa kabina bat aurkituko duzue gelan, komunak ondokak dira. Liburutegi bat Euskal Herriari buruz aurkitu duzue, kultura, historia eta geografia mailan.
Heltzeko
Hegazkinez : Baiona-Angelu-Biarritzeko aireportua 20 kilometrotan dago, Donostiakoa 12 kilometrotan.
Trenez: Donibane Lohizuneko geltokia 5 kilometrotan dago, Hendaiakoa 7 kilometrotan.
A 63 Autobidetik : Bigarren ateratzea, Hego Donibane Lohizunekoa hartu. Hendaia / Urruñarantz jo. Biribilgunean, Urruña herri barnera hartu. Igo Bernard de Coral karrika. Elizarat heldu aitzin, hartu Dongaitz Anaiak karrika, eskuin aldera, okindegiaren aitzinean, Muriska Etxeko ostatu ganbara 11. zenbakian dago.
Muriska Etxeko ostatu ganbara - 11, Dongaitz Anaiak karrika - 64122 Urruña
Prezioak
Muriska Etxeko ostatu ganbara, urte osoan zehar irekia da.
Hor dira 2011ko prezioak. Bi pertsonentzat dira, gosari eta turistiko zerga barne.
- Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila : 55 €
- Maiatza, Ekaina, Uztaila, Abuztua, Iraila : 60 €
- Urria, Azaroa, Abendua : 55 €
Pertsona batentzako logela : 5 euro kendu behar da aitzineko preziotik.
Heltze egunean, logela hartzen ahal da bostetatik zazpiak arte, baina behar duzuen orduan errezibitzen ahal zaituztegu, aurretik hala eskatuz gero.
Kontaktuak
Christine eta Hervé Labescau
« Muriska »
11 Dongaitz anaiak Karrika
64122 Urruña
Telefonoa : + 33 (0)6 89 43 85 26
Mail : contact@muriska.com
Amorosentzat
Sorpresa bat nahi diozu egin zure maiteminduari ?
Saski bat prestatzen ahal dizuegu altxor goxoz beterik : Nicolas Feuillatte Champagne botila bat, xokolatezko sorta bat L’atelier du chocolat-k egina, PARRIESen « Mouchous » biskotxa kutxa bat. Loreak ere aurkituko dituzue eta kandelek argituko dute zuen gela, modu erromantikoan. "Amodioa" saskia 80 eurotan da. Honi, logelaren prezioa gehitu behar zaio.